Albisteak

 

Azaroaren 25eko Genero Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, egitarau berezia antolatu du udal Berdintasun Sailak, egungo osasun egoerara egokituta.

Azaroaren 6an, ostiralean, emakumeen ahalduntze teknologikoari buruzko Berdintasunaren Eskualdeko Topaketa gauzatu da Okondon era birtualean,10:00etan, Laia Eskolaren eskutik. Zoom plataformaren bitartez konektatzeko aukera egon da.

Orozkoko herritarrek kontzientzia hartzeko helburuarekin, leihoetan jartzeko puntu lilak eta egitaraua banatuko dituzte herrian, azaroaren 18tik aurrera.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako pankarta 16 egunez egongo da udaletxean, azaroaren 25etik Giza Eskubideen Eguna den abenduaren 10era arte, hain zuzen ere.

Azaroaren 25ean bertan, elkarretaratzea egingo da, 19:00etan, Zubiaur plazan. Egun horretan bertan, 19:15etan, "Las ranas no comen arroz" antzezlana ikusteko aukera egongo da Donibane Aretoan. Antzezlana16 urtetik gorakoentzat bideratuta dago eta emakumeak ezkontzera behartzeari egiten dio kritika.

Amaitzeko, azaroaren 27an, "Beldur barik jarrera Aiaraldea 2020" lehiaketaren sari-banaketa gauzatuko da Orozkotik streaming bidez.

COVID-19 birusa dela eta, gerta daiteke ekintzaren bat atzeratzea edo bertan behera uztea.

 Jardueren programa A25 (PDF 4.55MB)