Albisteak

 

Azarotik aurrera, Orozkoko 65 urtetik gorakoek Nagusilagun programan parte hartzeko aukera izango dute berriz ere, non ariketa fisikoa, kognitiboa eta soziala lantzen duten. Ekimen hau alarma-egoeraren ondorioz eten egin den, bereziki, parte-hartzaileen osasuna babesteko helburuarekin, horiek pandemiaren arrisku-talde bat osatzen baitute.

Orain, ordea, egungo osasun baldintzetara egokitu da Nagusilagun eta ohiko jarduerei ekingo zaie berriro. Doan eskainiko da Kultur Etxean eta, azarotik abendura bitartean, astean 1,5 orduko iraupena izango du.

Ekimen honek adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du eta autonomia pertsonala eta komunitate-integrazioa sustatzen ditu. Aurreko hilabeteetan bezala, gerontogimnasia, psikomotrizitatea eta memoria landuko dituzte.