Albisteak

 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Ahobizi eta Belarriprest moduan Euskaraldian aritzeko aukera izango dugu berriz ere orozkoarrek! Norbanakoen izen-emateak zabalik daude eta izenematea.euskaraldia.eus web-orriaren bidez egin daitezke.

Orozkon, postontziak jarriko dira udaletxean, eskolan eta Induman, aurrez aurre izena eman nahiago dutenentzat. Dena dela, osasun egoera dela eta, online sarbidea baliatzea aholkatzen da.

Aurten, gainera, ariguneak edo euskaraz hitz egiteko espazioak egongo dira. Udalaren kasuan, adibidez, honakoak sortu dira: Udaletxea, Induma, Museoa, Kiroldegia eta Liburutegia.

Oraingoz, herriko beste 16 erakunde batu dira ekimenarekin arigune moduan: Adie Elkartea, Caixabank, EH Bildu, Ezpela Barri Denda, Generali, Gure arraindegia, Itxinapeko Okela, Orozko Harana, Gazte Asanblada, Olgetan Euskal Pilota Kirol Elkartea, Orozkoko EAJ, OrozkoRock, Potolari bertsolari eskolea, Supelaur Kultur Elkartea, Ubixeta Dantza Taldea, eta Urigoitiko Txorizoak.