Albisteak

 
Hurrengo asteetan obrak hasiko dira Zaloa auzoko errepideko horma konpontzeko. Iazko euriteen ondorioz hondoratuta dago hori eta erortzeko arrisku handia dago. Lur-jausi batek auzorako sarrera blokeatuko lukeenez, lehentasuna eman zaio lan horri. Konponketarako 105.924,01 euroko diru laguntza jaso du Orozkoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, hau da, koste osoaren %90. Egoera erreala ezagutzeko ikerketa geoteknikoa egin ondoren, lanak esleitu dira 104.379 euroren truke. Urtarrilean hasi eta bi hilabetez luzatuko dira obrak.