Albisteak

 
Apirilean bukatu zen zinema denboraldia eta jasotako datuak aztertu ondoren, Orozkoko Udalak balorazio positiboa egin du. Donibane Aretoan igandeetan egiten diren saioek jaso dute, guztira, 2.494 persona. Iaz erregistratutako datuak mantendu dira. Nagusiei zuzendutako saioen artean ikusiena “Perfectos desconocidos” izan da. Horrek 128 ikusle izan zituen urtarrilaren 14an. Haurrentzako zinemari dagokionez “Tadeo Jones” eta “Coco” izan dira ikusle gehien izan dituztenak, 128 eta 121 sarrera saldu ziren hurrenez hurren.
 
Horri esker, urtarrila izan da hilabeterik arrakastatsuena. Azpimarratzekoa da aurtengo denboraldia apirilera arte luzatu dela, nahiz eta azken hilabete horretan emanaldiak soilik nagusientzat izan diren. Azken saio horietan batazbesteko asistentzia 50 pertsonetik gorakoa izan da. Halaber, lehenengoz, denboraldi honetan 4 pelikula ikusteko abonoak saldu dira. Pertsona nagusientzat 29 saldu dira eta 3 haurrentzat. Orozkok azaroan ekingo dio berriro ere zinema denboraldiari.