Albisteak

 

Horren helburua da herritarren Hizkuntz Eskubideak babestea eta Udalei eta bertako langileei hizkuntza-eskubideen inguruko aholkularitza eskainiko die Behatokiak behar duten guztietan.

Orozkoko, Arrankudiaga-Zollo eta Zeberio Udalek, orain urtebete, Hizkuntza Eskubideen Behatokiarekin elkarlanerako hitzarmena sinatzea adostu zuten. Horren helburua da herritarren Hizkuntz Eskubideak babestea. Era berean, Udalei eta bertako langileei hizkuntza-eskubideen inguruko aholkularitza eskainiko die Behatokiak behar duten guztietan.“Euskararen esparrua indartzeko, herritarrek euren Hizkuntz Eskubideak bermatuak daudela sentitu behar dute. Bide horretan doaz akordioa eta sinadura ekitaldi ofizialak.” azaldu du Begoñe Olabarria Orozkoko zinegotziak.