Albisteak

 

Orozko, 2015eko urriak 2.- Orozkoko Udalak 6.800€ inbertitu ditu Ugalde, Burrullaga, Zaloako bidegurutzeko eta Urigoitiko zabortegi ilegaletan 47,5 zabor tona garbitzeko. Hondakin gehin zituzten zabortegiak garbitu dira. Nahiz eta garbiketa hau egin, Udalak argi utzi nahi du oraindik oso arriskutsuak diren zabortegiak geratzen direla Orozkon.

Ingurumen - kostua eta ekonomikoa

Kontutan izan behar dugu zabortegi ilegal hauek suposatzen duten kostu ekonomikoa, zona hauen errekuperaziorako garbiketaren kostuaz gain, hondar hauen kudeaketa baimendutako zentroetan suposatzen dituzten gastuak ordaindu behar direlako. Kostu ekonomikoaz aparte, ingurumenean duen inpaktu estetikoa ere kontutan izan behar dugu, mota askotako zaborrak leku naturaletan eta ibaien inguruko zonaldeetan botatzen direlako.

Auzotarren lankidetza

Udalak auzotarren laguntzarako deialdia egiten du zabortegi ilegal hauek ugaritu ez daitezen. Alde batetik, zaborrak ez botatzea eta gainera botatzen dituzten auzotarrak salatzea eskatzen du. Guztion artean zabortegi ilegal hauek suposatzen duten koste handia murriztu dezakegu.
Maiatzaren 2an auzolan bat antolatu zen Urigoitiko zabortegi iilegala garbitzeko. Azkenean garbiketa osoa aurrera eraman ahal izateko makineria erabili behar izan da.