Albisteak

 

Orozkok ohiko Santa Luzia azoka ospatuko du larunbat honetan, "terreña" arrazako behien lehiaketarekin. Honako honetan, Euskadiko leku desberdinetako hamabi abeletxek hartuko dute parte. Guztira, 70 abelburu, txahal, idisko zein urrixa, arituko dira lehian, bederatzi ataletan banatuta. Aurten berriz ere terreña arrazako okelarekin menu bereziak egiten hari dira Orozkoko jatetxeetan (Arrugaeta, Iza, Otegi eta Zubiaur jatetxeetan).  

Egun honetan nekazal eta elikadura azoka ere egingo da, eta bisitariek Euskal Herriko ortuko produkturik onenak eskuratu ahal izango dituzte, gazta, euskal pastela edo bestelako elikagaiez gain. Aurten 38 ekoizleen postuak egongo dira eta antolatzaileen hitzetan parte hartzeko eskariak aurreikusitako prebisioak gainditu dituzte, inguruko ekoizleei lehentasuna emanez.

Nekazal eta elikadura azokarekin batera 15 artisauek euren lanak aurkeztuko eta salduko dituzte. Besteak beste, bitxiak, larrua edo zurezko lanak egiten dituzten artisauak egongo dira.
Orozkoko alkateak, Josu San Pedrok, esan duenez, azoka hau "egutegiko garrantzitsuenetako bat da" eta ekoizle eta lehen sektorearentzako duen garrantzia azpimarratu du “bertoko produktuaren eta baserritarren lanaren balioa ezagutzera ematen dutelako”.

Nekazal produktuen azoka 10:00etan zabalduko da eta lehiaketa ordu erdi geroago hasiko da, biak ere 13:00etarako amaituko direlarik. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, gainera, "terreño" arrazako Euskal Okela errea dastatzeko aukera ere egongo da.