Albisteak

 
Irailarekin bat 2013/2014 euskara ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da. Matrikulazioa Indumaren bulegoan (Zubieta etorbidea 16) edo udaletxean (ostegunetan) egin ahal da.

Udalak, herrian bertan ikastaroak antolatzearen garrantziaz jakitun, udalerrian bertan euskara ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu du. Horretarako, interesa dutenek irailaren 16tik 27ra bitartean Indumaren bulegoan -ostegunetan udaletxean ere bai- izena eman ahalko dute.

Egitasmo hau Orozkon Euskara Biziberritzeko Plan Nagusitik –EBPN- abiatzen da. Plan honek hartzen duen esparruetako bat euskalduntze-alfabetatzea da, eta esparru honetan aurerra eramango diren ekintzen artean honelako egitasmoak - euskara ikastea sustatuko dutenak- abian jartzea aurrikusten da. Era berean, gogoratu Orozkoko herritarrek euskara ikasteagatik dirulaguntzak jasotzeko aukera dutela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Euskara Zerbitzuan (ostegun goizetan) Induman bertan.