Albisteak

 
Hirugarrenez jarraian, Adiek jaso du babes gehien Orozkoko udal hauteskundeetan. 746 herritarrek egin dute talde independentearen alde, bozkatzaileen %49,18k. Horri esker 6 zinegotzi lortu ditu, eserlekuen gehiengoa. EAJk 401 boto jaso ditu (%26,43) eta 3 zinegotzi izango ditu. EH Bilduk 2 ordezkari izango ditu udalean, 285 botori esker. Gauzak horrela, Orozkoko udalak aurreko legealdian izandako ordezkari kopuruak mantenduko ditu.

Hurrengo zinegotziek osatuko dute udalbatza berria: Pedro María Intxaurraga Sautua (ADIE), Idoia Camacho Markina (ADIE), Jose Urraza Aldayturriaga (ADIE), Berenice Rodríguez García (ADIE), Juan José Lazcano Ortueta (ADIE), Zuriñe Urquijo Arbaiza (ADIE), Ainara Apraiz Oliden (EAJ), Estanis Etxebarria Goti (EAJ), Estibalitz Mínguez Manzarbeitia (EAJ), Pili García Palacios (EH Bildu) eta Samuel Pasandín Sánchez (EH Bildu). Ekainaren 15ean udalbatza formalki osatuko da eta alkatea hautatuko dute.

Udal hauteskunde hauetan 2.075 herritar zeuden deituta bozkatzera, eta 1.571 orozkoarrek erantzun diote deialdiari. Abstentzioa, beraz, %24,29 izan da, 2015ean baino %0,41 gehiago. Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, 32 bozka zuri egon dira, eta 54 izan dira baliogabeak.