Albisteak

 
2017an Orozkok hitzartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiarekin Santa Mariatik Donibanera igarotzen den errepidea udalaren jabetza izatera pasako zela.

Bide hori egoera egokian ez dagoenez, ohiko protokoloa aplikatu dute eta foru erakundeak 82.950,16 euro bideratu ditu kalea konpontzeko, izan ere, hemendik aurrera udalak kudeatuko du mantenua.

Lanak zentratuko dira asfaltatzean, urak biltzeko sistema eta etorkizunean burutuko diren hainbat lan prestatzean, besteak beste, argiteria publikoaren suministroan. Obrak Ekin SL enpresari esleitu zaizkio 69.973 euroren truke.