Albisteak

 

2018ko sanantolinak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa abiatuko da ekainean. Horren 19. edizioa izango da. Orozkon erroldatuta dagoen edozein pertsonak izango du horretan parte hartzeko aukera, nahi duen teknika erabilita: diseinu digitala, argazki muntaia, pintura, etab. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 4tik 17ra Induma Bulegoan. Arte eta diseinu arloko pertsonek eta herritarrek osatuko dute epaimahaia.

Obrak ekainaren 18tik eta 24ra ikusgai egongo dira Orozkoko Museoan. Irabazleak 200 jasoko ditu eta 2. sailkatuak 100€. 14 urtetik beherakoen kategorian pintura materiala izango da saria.

Lehiaketaren oinarriak (JPG, 2 MB)