Albisteak

 

Udal Gizarte Ongizate sailak Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoei zuzendutako hitzaldi sorta bat jarriko du abian urtarrilean. Programa honekin, nerabezaroaurrean berdintasunezko harreman osasuntsuak izateko oinarriak finkatu nahi dira.

Hitzaldiak eskolan izango dira eta gaiotan adituak direnek ezkainiko dituzte. Programak hiru atal ditu: “Sexualitatea eta afektibitatea”, “Indarkeriari Stop” eta “Alkoholari eta tabakoari ez”. Zikloak 20 ordu iraungo du, hitzaldiak ordu bikoak izango dira eta astean behin eskeiniko dira.