Albisteak

 

Gorbeialdeko Turismo Bulegoak balorazio positiboa egin du aurtengo Aste Santuko datuak aztertu ondoren. Guztira 189 kontsulta kudeatu dituzte bulegoan martxoaren 29tik apirilaren 1era. Datu hori iaz erregistratutakoa baino handiagoa da, izan ere, 143 izan ziren 2017an. Azpimarratzekoa da azken urteetako joera mantendu eta indartu dela: bisita gehien hartzen den eguna igandea da. Aurten bisitarien %36a egun horretan bertaratu zen. Iaz %25a.

Bisitari gehienak Euskal Herrikoak izan dira. Estatutik bertaratu diren turista kopuruak aztertuta, Gaztela Leonekoak izan dira Orozkora gerturatu diren gehienak aurten. Iaz Kataluniatik eta Aragonetik etorri zirenak gailendu ziren.