Albisteak

 
Orozkoko Udalak multiabentura udalekuak eskainiko ditu aurtengo udan ere Arrigorriaga, Basauri, Zaratamo, Galdakao, Ugao eta Laudioko udalekin elkarlanean. Lehenengo txanda 12 eta 14 urte artekoei zuzendutakoa (2005-2007) izango da. Ekainaren 24tik 28ra gauzatuko da, eta espeleologia, kayak, arroila jaitsiera eta puenting egingo dute, besteak beste. 15 eta 17 urte arteko gazteek (2002-2004), bestetik, uztailaren 1etik 5era espeleologia, eskalada, surfa edo puentingarekin gozatzeko aukera izango dute. Lehenengo txandako partaideek 95€ ordaindu beharko dituzte, eta bigarrenekoek 105€. Jarduera hauen inguruko informazio gehiago jaso edo izena emateko Imduma bulegora (Zubieta, 16) jo daiteke, infoinduma@yahoo.es helbidera idatzi edo 946 33 99 45 telefonora deitu. Ekainaren 3an bukatuko da izena emateko epea.

Kartela ikusi (JPG 484KB)