Albisteak

 

Orozko, 2015eko urtarrilak 21.- Hilabete honetan hasi dira Orozkoko Santa María, Francisco Muñoz eta Gorbeia kaleetan eta Zubiar Plazako lanak. 206.278 euroko kostua izango dute obra guzti hauek. Santa Maria eta Francisco Muñoz bideak norabide bakarrekoak izatera pasatuko dira eta Burruzkale kalean bezala espaloi bat izango dute. Kale guzti hauek, beraz, diseinu berdina izango dute eta seguruagoak izango dira.
Martxoan kreditu-aldaketa onartu zen dirusaintza-geldikinarekin. Udalak orduan, orozkoarrak bildu zituen proiektua azaltzeko eta proposamenak biltzeko. Hiru eskaintza eskatu ziren proiektua idazteko eta Aritza Astiz-en proposamena irabazi zuen 6.650 euroko kostuarekin. Proiektua egin ondoren, herritarrak bildu zituzten diseinua azaltzeko eta obra aurrera eramateko lehiaketaren baldintzak aurkeztu ziren 183.000ko salneurriarekin. Hiru empresa aurkeztu ziren “Lasuen Construcciones” irabazlea suetatu zelarik 146.287,71 euroko salneurriarekin eta 9 hilabeteko egikaritze-epearekin.  
Zubiaur Plaza eta Gorbeia Kalea
Hasieran Zubiaur Plazaren hobetzeko helburu nagusia zoluaren berriztapena zen baina plazaren elementu guztiak aztertu ondoren, Orozkoarrok nahi dugun plazari buruz hitzegiteko prozezu partehartzaile bat martxan jartzea proposatu zen. Ekainean bukatu zen “Ttipi Studio” enpresak egindako prozesu hau 3.560 euroko aurrekontua izan du eta Urrian aurkeztu ziren prozesuaren azken ondorioak.   
Urtarrilean hasi zen plazako zoluaren konponketa, galtzada-harrizko zoladuraren alde apostua eginez Orozkoko herrialdeko purutasuna gordetzen duelako eta mantentze-lanen gastuak minimizatzen direlako. Hondoratutako zonaldeen konponketa, galtzada-harrien arteko tarteen estalketa eta galtzada-harri leunen jartzea (gurpil-aulki edo haurtxoen gurditxoen sarrera lortzeko)  egindo da. 62.624,94 euroko negoziatze-prozesua martxan jarri zen eta azkenen “Lasuen Construcciones” irabazi zuen 49.930,86 euroko aurrekontuarekin. 4 astean zehar egingo dira lan hauek. Prezioak BEZ gabe.