Albisteak

 

Hurrengo egunetan lurpean egon daitezkeen hidrokarburo arruntak eta gasak aztertzeko ikerketa sismikoak hasi dira Orozkon. Lan hauek 2012ko abenduaren 4an Eusko Jaurlaritzak emandako SAIA baimenari dagozkio. Beren helburu nagusia hidrokarburoen sorrera eta arroka biltegi potentzialak gordailatzeko (hidrokarburo berreskuragarriak hartu ahal izateko) eremu onenen kokapena egiaztatzea da. Baimenak sei urte iraungo du eta hainbat fasetan banatuta dago. Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa izendatu du, hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen arabera. Igurumenari buruzko memoriak esaten du ikerketa hauek ez dituztela eraginik pertsonetan zein naturan.

Ikerketak atzo hasi ziren Orozkon, ekainaren 6an, BI-3516 errepidean, hain zuzen ere, Aranguren eta Bikotx Gane bitartean eta BI-4514 errepidean, Ibarra eta Usabel bitartean. Bizkaiko errepideak diren bide hauetan kableak jarri dira ikerketak egiteko. Geofonoak ikusi daitezke errepidearen ertzean. Kamioi bibragailuak uhinak igortzen eta geofonoen bitartez horien emaitzak jasotzen dituzte.

Hasieran aztertu nahi ziren errepideak beste batzuk ziren, auzokideen lur eremuetan hain zuzen ere. Udalak partikularrak abisatu ondoren lanak egiten dituen enpresak ibilbidea aldatzea erabaki zuen. Beraz, lan guztiak Aldundiko eta Gorbeia Parkeko errepideetan egingo dira bakarrik.

Printzipioz, SAIA baimenak gasa arrunta ustiatzeko balio du. Eusko Jaurlaritzak onura publikokoa izendatu du, hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen arabera.. Gorbeiako Parkeak eta Bizkaiko Aldundiak baimena eman du.

Hitzaldia

Ekainaren 21ean Orozkoko Udalak eztabaida prestatuko du SAIA proiektuari buruz. SHESAko eta Fracking ez Araba eta Aiaraldeko ordezkarien parte hartuko dute. Modu horretan udalak herrian dauden kezkak argitu nahi ditu. Hitzaldia 19:00etan izango da Donibane Aretoan.