Albisteak

 

Bide onetik doa Orozkoko osasun zentro berria. Bukatu dira obra horren 1. faseko lanak. Horien bitartez lurrak mugitu eta eraikinaren estruktura izango dena eraiki dute. Alde horretatik 180.802,49€-ko fakturak egiaztatu dira. Kopuru horretatik 99.500€ jaso ditu Orozkok Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako arloko diru laguntza batetik eta gainerako 42.345,8 euroak Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako sailetik, 1.500 biztanle baino gutxiagoko Udalei bideratzen zaien azpiegitura deialdiaren parte.

Dena ondo bidean, 2. fasea uda honetan bukatuko da. Horren bitartez eraikina prestatuko dute Osakidetzak baliabide eta materialekin hornitu dezan.