Albisteak

 

Gorbeialde elkarteak, Orozko Udalarekin batera, Baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaro bat antolatuko du martxoan zehar. Nekazaritza ekologikoa, ohiko barietatezko hazi askeak, txandaketak eta elkarketak, lurraren moldaketa ekologikoa, haziak eta hazitokiak, laborantzen osasuna eta plagen kontrola bezalako gaiak aztertuko dira.

Kultur Etxeko beheko solairuan antolatuko dira hilaren 12, 13, 17, 19, 20, 24 eta 26an, 17:00etatik 20:30etara.