Albisteak

 

Azken orduotan Orozkoko emakume batek sexu erasoak jasan izana salatu du. Horren aurrean Orozkoko Udalak honako hau adierazi nahi du:
1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu mota honetako erasoak, gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.

2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkio eraso tamalgarri honen biktimari, bai eta bere familiei eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimaren esku jarri nahi ditu arreta zerbitzua eta behar duten laguntza guztia.
3.- Biktimak salaketa jarrita adierazi duen ausardia azpimarratu nahi du.

4.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta herriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.

Halaber, gaur, 2019ko azaroaren 20an, arratsaldeko 19:30ean Zubiaur plazan izango den kontzentrazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die Orozkoko herritar guztiei.