Albisteak

 
Uztaila eta abuztuan eskolako estalkia konponduko da. Lehiaketa baten bitartez esleitu da proiektua. 115.522,11€ (BEZ gabe) izan zen hasierako prezioa. Sei enpresek eman zuten izen eta Gernikako Construcciones Illunzarrek izabazi du 92.417,69€ (BEZ gabe) eta 6 urteko garantia eskaini ondoren. Gastuen %60a Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko diru-laguntza baten bitartez ordainduko da, UDALAGUNTZA 2017 ekimenaren barruan dagoena.