Albisteak

 
Orozkoko ogi, gazta, esneki, pastel eta txakolin ekoizleen produktuak izango dira azokan, larru eta krema naturalen 2 artisauren lanekin batera
Aurten orozkoarrek, lehenengoz, Hegoalden 22:45ean piro musikal multimedia ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute.
Orozko, 2014ko ekainak 18.- Orozkoko Udalak San Juaneko jaiak ospatzeko egitarau zabala prestatu du. Ekimenak  ostiral honetan hasiko dira (ekainak 20) 17:00etan eskuz banakako herriko esku pilota txapelketako finalekin.
Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Zubiaur plazan Herriko produktuen azoka izango da. Orozkoko ogi, gazta, esneki, pastel eta txakolin ekoizleen produktuak izango dira azokan, larru eta krema naturalen 2 artisauren lanekin batera. Larunbatean ere goizeko 10:30ean pilotazaleek eskuz binakako herriko esku pilota txapelketarekin gozatzeko aukera izango dute eta 12:00etan, besteak beste, herriko txakolinaren dastaketa egingo da Zubiaur plazan. Eguna amaitzeko 20:30ean Agate Deuna (Orozko) eta Amurriko Hasperen abesbatzek kontzertua emango dute San Juan parrokian.
Ekainaren 23an (astelehena) 18:00etan gomazko paletazko binakako herriko txapelketako finalak jokatuko dira eta 20:30ean erromeria izango da Zubiaur plazan “Basajaun” taldearekin. Aurten orozkoarrek, lehenengoz, Hegoalden 22:45ean piro musikal multimedia ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek bertara hurbiltzeko gomendioa luzatzen dute. Etxeko balkoietatik gutxi ikusiko da hurbiletik ikusteko ikuskizuna delako. 
Ekainaren 24an 12:00etan meza izango da San Juan parrokian.