Albisteak

 

Orozkoko osoko bilkurak aho batez aprobatu du Francisco Francok zuzendutako altxamenduaren kontrako mozio bat. Udalak gaitzetsi egiten du justizia argentinarraren bidea oztopatzeko har daitekeen edozein neurri eta bere laguntza eta atxikimendua ematen dio Argentinako Errepublikan, Buenos Aireseko 1 Epaitegian, 4591/10 Kereilari, zein Maria Servini de Cubria epaileak daraman auzia genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoaren krimenengatik.
MOZIOA
1. Orozkoko Udalak 1931.ean bide onez burututako Errepublika eta Gobernu Espainol, Katalan eta, beranduago, Euskaldunaren aurka 1936.eko Uztailean Francok antolatutako altxamendu militar-faxista kondenatzen du.
2.  Orozkoko Udalak gerora ezarritako diktadura erregimena kondenatzen du, berrogei urteetan zehar eragindako triskantza odoltsuengatik askatasuna eta justizia soziala aldarrikatzen zutenen aurka eta baita eskubide indibidual eta kolektiboak defendatzen zituztenen aurka.
3.  Orozkoko Udalak kolpe militar haren alde eta gerora bere gobernuen alde egin zutenen guztiak, hau da, industria, nekazal eta finantza oligarkiak eta Elizaren agintari eta partaide gehienak, salatzen ditu.
4.  Orozkoko Udalak altxamendu militarragatik, erregimen frankistagatik eta Estatu terrorismoagatik errepresaliatuak izan zirenei bere eskubideak bermatzeko ahaleginetan ardura hartuko du, erregimen haren EGIA plazaratzen, bere oinordekoak egiten ari diren historiaren errelato faltsua salatuaz; JUZTIZIA aldarrikatzen, egungo inpunitatea saihestuaz eta frankisten erantzukizuna exijituaz; milaka eta milaka biktimentzat ERREPARAZIO duin eta diskriminazio gabea eskatzen; eta, azkenik, gizarteak behar dituen aldaketa sozio-ekonomikoak, juridikoak eta instituzionalak eragiten, ERREPIKA-EZINAREN BERMEA ezartzeko.
5. Ildo honetan, Orozkoko Udalak gaitzetsi egiten du justizia argentinarraren bidea oztopatzeko edo presionatzeko har daitekeen edozein neurri, duela gutxi Kanpo-arazoetarako Ministerio espainiarrak egin duena esaterako, eta bere laguntza eta atxikimendua ematen dio Argentinako Errepublikan, Buenos Aireseko 1 Epaitegian, 4591/10 Kereilari, zein Maria Servini de Cubria epaileak daraman genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoaren krimenengatik.
6.  Orozkoko Udalak hiritar orori eskatzen dio Kereila honen alde egin dezan, bai kereilatzaile gisa errepresiorik sufritu duenak, berak edo bere familiakoren batek; edo baita diktaduraren aurka bere salaketa eginaz eta atxikimendu pertsonala sinatuaz.

Instituzio horretarako hautatuta dauden partaide guztiak animatzen ditugu Frankismoaren Aurkako Kanpaina eta Kereila honekin bat egin dezaten goiko Mozioa onartuaz.
Orozkon, 2013.eko ekainaren 12a
Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma
Plataforma Vasca para la Querella contra los Crímenes del Franquismo

Altafaylla Kultur Taldea (www.altafaylla.com).
Baskale Elkartea
CNT. (bilbao@cnt.es).
CCOO Euskadi
Durango 1936 Kultur Elkartea.
Egiari Zor Fundazioa (www.egiarizor.com).
ELA Euskal Sindikatua (www.ela-sindikatua.org)
EPK/PCE
ESK
Euskal Memoria Fundazioa (www.euskalmemoria.com).
Eusko Lurra Fundazioa.
Ezker Anitza/IU
Ezker Batua
Garraxika Taldea (www.turrune.woedpress.com).
Gernika Batzordea (www.gernika2012.net).
Goldatu Elkartea (www.goldatu.org). Oficina Virtual para la Querella.
Intxorta 1937 Kultur Elkartea (www.intxorta.org).
Lau Haizetara Gogoan Elkartea (www.lau-haizetara-gogoan.blogspot.com)
Martxoak-3 Elkartea (www.martxoak3.org).
Oroituz Andoain 1936.
Sanfermines 78:GOGOAN! (sf78gogoan@gmail.com).
Sare Antifaxista (sare.antifaxista@gmail.com).
SOS Bebés Robados Euskadi
Víctimas del Genocidio de Donostia.