Albisteak

 

MANIFESTUA

1999an nazio batuek ezarri eben Emakumeenganako indarkeariaren kontrako Nazioarteko Egun bezala azaroaren 25a. Bizitza asko jokuan dagozanez, emakueenganako indarkeria denboran zabaltzen ez iztea da udalak, elkarteak eta Orozkoko herritarrak daukagun erronka. Berrogeita hamairu emakume hil dira genero indarkeriaren ondorioz aurtengo urtean. Euren artean gustatuko litzaiguke gogoratzea gure herritarra izan dan Amagoia Elezkano Corchon, maiatzaren 23an bere bikoteak hildakoa.

Emakume gazteak, nerabeak, oraindik ere tratu txarren atea zabal leikeezan harreman afektiboa kontrolatzearen marra gorria zaharkatu dala agerian izten daben zeinuak identifikatzeko ezgai dira. Horregaitik, emakumezko zein gizonezko nerabeen formakutza afektiboak arreta berezia behar duala uste dogu eta erakunde guztiei esku hartzeko eta zentzu honetan ahaleginak egin daiezala dei egiten dautsegu.

Azken urteotan, Orozkoko Udalak lan garrantzitsu bat garatu dau prebentzioan eta berdintasun, errespeto indarkeriarik ez erabiltzeko eta veste arlo batzuetan ikasleen hezkuntzan. Uste osa digulako hezkuntza eta prebentzioa direla biderik eraginkorrena bortizkeriaren-bere adierazpen guztietan-aurka borroka egiteko.

Era berean, konbentzituzta gagoz genero indarkeria arazo global bat dala eta erantzun orokor bat behar dauala. Horrexegatik, urte bat gehiagoan, aurtengo azaroaren 25ean, Orozkoko Udaleko Berdintasun arlotik dei bat egiten dogu danol gure posibilitateakaz ahalegin guztiak egin daiguzala heriotza gehiago ez daiten egon.