Albisteak

 
Orozko,  2016ko Irailak 13.- Orozkoko Udalak Itxinape Mendi Taldeak antolatutako eskalada ikastaroan lagundu du. Udal kiroldegiko bulderrean izan da eta herriko umeei zuzenduta.  Horrez gain, eta praktika sustatzeko asmoz, irteera finantzatu du herriko eskalatzailea den Ibai Isusi eta Jon Ander Beristain giarekin . Oro-ra joan dira, Murgia (Araba). Begiraleen iritziz, "oso esperientzia polita izan da eta errepikatzeko moduan atera da dena". Udalak honekin Kirol Gutxituen praktika sustatzen segitzen du; urtero egiten du kirol gutxituak eta herriko kirolariak ezagutarazteko ahalegina hitzaldi bidez eta oraingo ekintzarekin kirol gutxituen praktika ere sustatu nahi izan du Udalak..