Albisteak

 
Orozkoko Udaleko osoko bilkurak Urigoitiko auzoan dagoen Goiendegiko iturria Udalarena dela eta lursail berdinean iturriaren kokapena aldatzea akordatu du.

Orain dela lau urte hasi zen prozesu hau bukatzea lortu da akordio honekin. Prozesuan zehar Goiendegiko iturrira heltzeko bidea pubikoa edo pribatua den edo ez zalantzan jarri da. Ikerketa bat egin ondoren, idazkaritzaren txosten batek bidearen izaera publikoa frogatu du. Hortaz, Udalak aukeztutako alegazioak bertan behera utzi ditu eta iturrira doan bidearen behin betirako Orozkoko herriarena dela erabaki du.

Bestalde, Udalak  iturria dagoen lursaileko jabeekin akordio batera heldu da, lursail berdinaren hegoaldeko alde batera mugitzeko. Akordio honekin iturrira heltzeko sarrera publikoa eta gunearen ordena bermatzen da.