Albisteak

 
Orozkoko Udalak amaitutzat eman ditu Pagatzandu auzora eramaten duen bidearen konponketa lanak, Murueta auzotik bertara doan zatia hain zuzen ere. Konpondutako tarteak 1200 metroko luzera du eta  Udalaren inbertsioa 32.000 eurotakoa (BEZik gabe) izan da. Lan hauek, bideen konponketa planaren barnean daude, plan honetan konpondu beharreko bideen zerrenda bat dago eta lehentasun mailaren arabera hasten dira konponketa lanak. Behin Zaloa eta Pagatzandu auzoetako bideak konponduta, Mazarraga, Gallartuko etxeeen arteko gunea eta Garaigorta auzoetako bideen txanda izango da.