Albisteak

 
Orozkoko Udalak, gazteen lonjetan auzotarren eta gazteen artean sortu ditezkeen gatazkekin arduratuta bilera informatibo bat antolatuko du ostiral honetan, azaroaren 21a, Donibane Aretoan 19:30ean. Bilera honetan 28an eta 29an gazteen lonjetan gerta daitezkeen gatazten ebazpenen inguruan antolatuko diren bi ikastaroen edukia azalduko da. Gurasoak, gazteak eta auzotarrak parte hartu dezakete bilera honetan. Ikastaroak egin ondoren beste bilera bat antolatuko da ondorioak azaltzeko.