Albisteak

 

Joan den larunbatean, Euskararen Nazioarteko egunean, Orozko Udalak ‘Erosketak euskaraz’ kanpaina jarri zuen martxan. Orozkon euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, herriko komertzioetan euskera erabiltzen dutenei zozketa baterako txartelak emango zaizkie. Txartelak abenduaren 17ra arte banatuko dira, egun horretan Lesakako Atxaspi hotelean bi pertsonentzako gau bat eta gosaria zozkatuko dira.

Ekimen honetan parte hartuko duten establezimenduak, Arrugaeta Jatetxea, Batzokia, Ekilore, Ezpelabarri, Garai Nekazalturismoa, Gure Arrandegia, Igorren Baztertxue, Ikusi-Makusi, Itxina, Iza Jatetxea, Kera Arropadenda, Yolanda Mertzeria eta Zubiaur kafetegia dira. Gainera, Induman, Orozkoko Museoan eta Udaletxean erte txartelak emango dira.  Zozketa Santa Luzia azokan egingo da.

Kartela ikusi (JPG 272KB)