Albisteak

Orozko 

Orozkoko Udalak partaidetza bermatzen duten aurrekontuak aurrera eramateko proposamena lantzen jarraitzen du eta, oraingoan, 30 proposamen jaso ditu auzotarren eskutik. Proposamen batzuk, errepideko zuloen konponketa, energia-eraginkortasuna, webguneko informazioa eguneratzea edo auzotarren oinarrizko beharrak bermatzea, adibidez, jada martxan jarriak daude, edota egin dira. Aurtengo herritarren proposamenak iaz jasotakoekin bildu dira eta kontutan hartuko dira 2013ko udal aurrekontuak egiteko. Gaztetxoen zerbitzuaren optimizazioa, gazte eta nagusientzako ikastaroak, Zubiaur enparantza oinezkoentzat soilik ipintzea edota Laudioko garbigunearekiko hitzarmena iaz proposatutako ideiak dira eta Udal Gobernuak errealitate bihurtu ditu jada.

Aurten orozkoarrek honako proposamenok egin dituzte:

  • Astoaga, Orrotegi eta Epaltzeko errepideen konponketa.
  • Olabarriko errepidearen konponketa, fidantza kobratzea eta tona-kopuruari muga jartzea.
  • Okeluri auzoko postontzien konponketa.
  • Ugarte auzoko argi-sistemaren konponketa..
  • Zubiaur enparantzan noizean behin autoak sartzeko irekitzeko sistema erraza jartzea.
  • Katadioko askaldegia konpontzea.
  • Berazako bidean, ibaiaren pareko zuhaitzak kimatzea.
  • Zubiaurren eta Ibarran bidegorria jartzea.
  • Beharrezkoak ez diren gastuak kentzea: elkarteei laguntzak, jaiak…
  • Lehen mailako beharrizanetan inbertitzea: kaleen konponketa, etxeetan beharrezkoak diren obrak egiteko laguntzak, saneamendua…
  • Etxeko obrak egiterakoan ez kobratzea.
  • Langabeziaren kontra lan egitea: herriko pertsonak kontratatzen dituzten enpresak sarituz, lehiaketetan gizarte klausulak ezarriz eta lan-poltsa bat eginez.
  • Udal eraikinetan eta kaleko argietan energia-eraginkortasuna bultzatzea.
  • Enpresetako kutsadura arautzea.
  • Herri ortuak bultzatzea.
  • Udal koloniak luzeagoak izatea.
  • Liburutegiko ordutegia luzatzea eta liburutegia bera hosgabetzea.
  • Telebista-kate guztiak ikusteko modua izatea.
  • Zubiaur eraikinaren etorkizunari buruzko hausnarketa.
  • Webguneko iragarkiak eguneratzea
  • Gimnasioa eguneratzea.