Albisteak

 
Orozkoko Udalak kaleko informazio kanpaina bat jarriko du abian asteburu honetan herriko etxebizitzari buruz. Alde batetik, etxebizitza bat bilatzen dauden pertsonen iritzia jasoko da gaur eguneko egoera erreala jakiteko. Bestalde, herritarren iradokizunak jasotzeko buzoi bat ere jarriko da Udal etxebizitza politikari buruzko iritzia jakiteko.

Informazio-mahaiak Zubiaur Plazan jarriko dira larunbatean eta igandean 11:30etatik 14:30etara.