Albisteak

 
Orozkoko Udalak produktu fitosanitarioak aplikatzeko karneta lortzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko du hurrengo asteetan. Izena emateko udaletxera jo beharko da. Horretarako epea zabalik egongo da maiatzaren 20ra arte. Azpimarratzekoa da 25 pertsonako taldea osatu beharko dela ikastaroa eskaini ahal izateko eta orduan finkatuko dira data zehatzak. Guztira 25 orduko formakuntza izango da eta 75€ inguru ordaindu beharko da parte hartzeko.