Albisteak

 
Udalak jasotako kexen aurrean, Orozko Udalak azalpenak eskatu dizkio Bizkaiko Aldundiari Ibarrako errepidearen eskumaldean jarritako babes-hesiei buruz. Bidalitako idazkian Udalak aldaketa hauei buruz ezer ez zekiela eta ahulagoak diren oinezkoen eta bizikletarien aurrean ibilgailuei lehentasuna ematen zaiela azaltzen du Udalak.
Bizkaiko Aldundiak Udalari erantzun dio metalezko hesi bat jarri duela BI-3513 errepidean III. Eremuko errepideetako ibilgailuei eusteko sistemei buruzko araua betetzeko eta Aldundia dela errepidearen titular bakarra eta beraz, berari bakarrik dagokiola errepide honen zaintza eta ustiatzea.
Hala ere Udalak dio Ibarrako errepidean nahiz eta bereziko oinezkoentzat ibilbide bat ez izan, jende asko erepide hau ibiltzeko erabiltzen duela eta beraz, babes-hesi hauen instalazioa arriskutsua dela jakinarazi nahi du.

Prentsa oharra ikusi (PDF 64KB)