Albisteak

 

Orozkoko Udalak auzoak eta Zubiaur lotuko duen nekazal-taxia abran jarriko du. Hiru hilabeteko proiektua izango da froga gisa eta horren ostean aztertuko dituzte emaitzak. Taxia auzo guztietara helduko da Bizkaibus zerbitzua dutenetara izan ezik.

Froga horren hasieran bakarrik astearte, ostegun eta ostiraletan egongo da nekazal-taxia erabiltzeko aukera. Zerbitzua eskatzeko udaletxera deitu beharko da aurreko egunean, goizeko 12:30ak baino lehen. Bidaien ordutegia mugatua izango da, Zubiaurrera irteerak 9:00etatik 11:00ak arte izango dira eta auzoetara itzulera 12:00etatik 14:00ak arte.

Udalarentzat 3.000 euroko gastua suposatuko du nekazal-taxiak. Bezeroek prezio sinbolikoa ordainduko dute, euro 1 bidaiari bakoitzeko hain zuzen.

Udalaren asmoa da jende nagusiak bereziki erabiltzea zerbitzua eta bere mugikortasuna bermatzea.