Albisteak

 

Orozkok dagoeneko badu Eskualdeko Enplegu Plana. Planaren bidez 2012-2014 epean indarrean jartzeakoak diren jarduera lerro estrategiko batzuk ezarrita lan-egoera hobetzen ahaleginduko da. Dokumentuaren diseinua, Lanbideren dirulaguntza bati esker finantziatua, 7 udalen artean koordinatu dute.

Zenbait hilabetetan hainbat eztabaida eta lan foro egin dira. Hauetan, partaide diren udaletako teknikari eta arduradun politikoez gain Lanbidek ere parte hartu du, horrela eskualdeko lanegoeraren ikuspegi zabalagoa lortzeko asmoaz. Gune hauetan lehiakortasuna, formakuntza edo ekintzailetza sustatzea bezalako neurriak ezarri dira, besteak beste.

Planak, egungo egoera sozioekonomikoari mugak jartzen saiatzeko, zortzi lerro estrategiko ezartzen ditu. Lerro hauek enpresa-espiritua eta ekintzailetzaren dinamizazio sustatzera eta bai ekonomia-bai enpresa ehunaren lehiakortasunez gain biztanleria aktiboaren prestakuntza-mailak zein lanbide-moldagarritasuna hobetzera zuzentzen dira. Horretarako, txostenak dozena bat egitasmo barne hartzen ditu, eta hauetako lehenengoa langabetu, enpresa zein ekintzaileentzako orientazio-zerbitzua sortzea izango da.

2013an gaur egun antzematen diren beharrizan soziolaboralekin lortutako formakuntza ikastaro batzuk eskaintzea aurreikusten da: nagusien eta Alzeimerra dutenen zaintza, biltegien kudeketa, jasomakinen erabilera, web eta Android aplikazioen garapena, industria mantentze-lanak etab. Ikastaroak eskualde mailakoak izango dira eta udalak hauen berri emango du.