Albisteak

 
Orozkoko plazak eta kaleak jendez gainezka egon ziren Santa Luzia azoka egunean aurten ere, iragan abenduaren 15ean. Eguraldia lagun izan zuten merkatua bisitatzera animatu zirenek. Aurten 44 salmenta postu instalatu zituzten inguruko baserrietako produktuak eta artisautza gaiak eskaintzeko.

Azken edizio honetan Yolanda Gastakak jaso zuen ogi onenaren saria, gazta onenarena Quesería Aguiñigak irabazi zuen eta barazkiena Rosario Etxebarriarentzat izan zen. Bestetik, Ziorregi Baserriaren saltokiak stand onenaren saria jaso zuen.

Terreña arrazako XII. Euskadiko Txapelketa ere izan zen protagonista azoka egunean. Berrikuntzen artean, aurten Ganguren Testaje Zentroko idiskoen enkantea egin zen. Hala ere, proposamen gastronomikoak izan ziren jende gehien elkartu zituztenak. Terreña okelarekin egindako hanburgesa eta saltxitxa dastatzean 670 eta 30 errazio saldu ziren hurrenez hurren.