Albisteak

 

Joan den asteburuan Orozkoko futbol zelaian kalteak jasan dira. Fenwick-a (karretila) hartu eta zibarenak egin zituzten berdegune berria jartzeko balio duen oinarria hondatuz. Izan ere, urriaren 24tik berdegunea aldatzeko lanak hasiak ziren. Ekintza hauek 6.000 eurotan kuantifikatutako kalteak eragin dituzte.

Orozkoko Udalak mota honetako ekintzak salatzeko deia egiten die herritarrei, ondorioz sailen bat diru kantitate hau gabe geratuko baita. 6.000 euro horiekin posible litzateke bi edo hiru auzo argiztatzea, bi dantzaldi kontratatzea, hainbat familiari laguntzea, eskolako patioa konpontzea, etab.