Albisteak

 
Orozkoko eskola publikoko 5.mailako ikasleek eta nagusien egoitzako hainbat pertsonek 'Elkarrekin ikasten' ekimenean parte hartu zuten aurreko asteetan. Hala, haurrek egoitzako nagusien bisita jaso zuten ikastetxean eta bertan ikasgelak, gimnasioa, jantokia, ortua, etab. Erakutsi zizkieten. Bitartean, pasadizoak partekatu zituzten eta hausnarketa polita egin zuten hezkuntzak izan duen bilakaeraren inguruan. Bigarren fasean, ikasleek egoitza bisitatu zuten. Bertan txirula emanaldi bat eskaini zuten eta haiek eskuz egin zituzten erroskillak dastatzeko parada izan zuten. Egoiliarrek eskuz egindako irudi bat oparitu zieten haurrei eskolako gelan jartzeko oroigarri moduan.

Ekimena ikastetxearen, egoitzaren eta Udalaren arteko elkarlanetik jaio da eta oso positiboki baloratu dute parte-hartzaileek, zirrarazko esperientzia aberasgarria dela adierazi dute.