Albisteak

 
Ostiral honetan eta dohainik Euskal Herriko dantza talde onenetariko bat: Kukai. Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da. Jon Maya dantzari eta koreografoa zuzendari dela, euskal dantza tradizionaletik abiatzen da ikuskizun garaikideak sortzeko. Ikuskizun propioak sortu eta artista zein koreografo ezberdinekin lankidetzak sustatzen ditu. Orozkon ikusiko dugun proiektuak Cesc Gelabert koreografo handia eta Kukai Dantza Konpainia batzen ditu. Bategite interesgarri honen emaitza 2014. urteko udaberrian estreinatuko den kale ikuskizuna izango da. Dagoeneko 25 minutuko pieza koreogra¬koa ikusgai dago, proiektuaren aurkezpen gisa, baina 2014. urterako ikuskizun osoa aurkeztuko dute. Euskal Herriko hainbat herri dantza plazan aurkezturik, Cesc Gelabert handiaren begiradak gidaturik eta Kukaiko dantzarien abileziaz aurkezturik.