Albisteak

 

Joan den otsailetik Orozkoko museoaren www.orozkomuseoa.eus webgune berria martxan dago. Lehen, Udaleko webgunean ikus zitekeen museoaren inguruko informazioa, baina orain domeinu propioa du.

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza bati esker martxan jarritako proiektua da hau.

Diseinu berritzailea duen orrialde honetara euskaraz zein erderaz sartzeko aukera dago eta bertan museoko informazio guztiaz gain, azken albisteen, egiten diren ekintza guztien eta Orozkotik egin daitezkeen ibilbideen berri ere jaso daiteke.