Albisteak

 
Orozko osoko bilkurak aho batez onartu zuen atzo ADIE Orozkoko Talde Independienteak aurkeztutako Gorostiaga-Lopez familiari laguntza mozio bat. Udalak Orozkoko familia bateri abuztuko azken egunetan eta iraila hasieran eragindako sufrimendu larria salatu dute. Mozio honekin Udalak erabateko ezadostasuna adierazi nahi du Gorostiaga-Lopez familiak jasotako tratuaren aurrean, izan ere, bere eskubideak modu krudelean eta guztiz inhumanoan urratu baitira.

Mozioan azaltzen denez “orain gutxi gure herriko semea dan Zigor Gorostiagaren ama hil da eta familia honek, seme-alabak eta bilobak, injustizia larria jasan behar izan du. Ama atzerabuelta gabeko egoeran egoala, aitak hurbileko kartzelera eroateko eskatu eban bere emaztea agurtu ahal izateko eta Auzitegi Nazionaleko kartzel sorospeneko Epaitegiak onartu egin zion. Hala ere, horretarako baimena euki arren, kartzeleko instituzioek Herreran utzi eben eta emaztea hil eta gero ekarri eben Albitzuko baserrira”.

Udalaren iritziz, ez da bakarrik gai politikoa, ekintza inhumanoa da, izan ere, gizaki batek ere ez du holango krudelkeriarik merezi. Horrexegaitik osoko bilkurak adiarazi nahi du erabateko ezadostasuna holango injustizien aurrean eta, era berean, dagokien instituzioei eskatu nahi diete ahal duten guztia egiteko inork gehiagok familia honek sufritu duen egoera jaso ez dezan. Familia osari solidaritate benetakoena helaratzi nahi diete.