Albisteak

 

Joan den astean, euskararen erabilera areagotzeko kanpainan parte hartzen duten 13 tarberna, jatetxe eta dendei urteroko bisita egin die udal euskara zerbitzuak. Bisita hauetan, Orozkoko Udalak eskaintzen duen doako itzulpen eta errotulu zerbitzua gogorarazi dizkie. Horren ondorioz, zenbait komertziok kartel eta itzulpen horiek egiteko eskaerak egin dituzte, Arrugaeta jatetxeak, Batzokiak, Igorren Baztertxuek eta Ikusi-makusik besteak beste. Horietaz gain, Donde Segundo okindegiari euskara sustatzeko ekimenera batzeko proposamena egin zaio.

Lehendik martxan zegoen zerbitzu hori gogorarazteaz gain, Orozkoko euskara zerbitzuak merkatari eta ostalariei zuzendutako motibazio ekintzak ere martxan jarri ditu. Horretarako, hitzarmen kide bakoitzaren arloan erabiltzen diren hitzak ezagutzeko hiztegia eta establezimenduan jartzeko errotulu plastifikatuak banatu ditu. Honi esker, merkatari, ostalari zein bezeroek laguntza-fitxa hauek izango dituzten lagungarri beraien egunerokoan. Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatuta duten establezimenduak ondorengoak dira: Arrugaeta jatetxea, Batzokia, Ekilore, Ezpelabarri, Garai Nekazalturismoa, Gure Arrandegia, Igorren Baztertxue, Ikusi-makusi, Itxina, Iza jatetxea eta Yolanda mertzeria.