Albisteak

 
Aurten Orozkok Kale Antzerki Aroa jaialdiaren VII. edizioa hartuko du. Horren baitan "Sagartu" obra eskainiko du Hika Teatroak Oinkariak dantza taldearekin elkarlanean ekainaren 29an. Emanaldia Zubiaur plazan izango da ostiral horretan, arratsaldeko 20:30etatik 21:30ak arte. Azpimarratzekoa da antzerki emanaldi berezia izango dela, izan ere, Agurtzane Intxaurraga orozkoarra da zuzendaria.

Obrak zuzeneko musika, dantza eta antzerkia uztartzen ditu. Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak Euskal Herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak taularatuko dituzte.