Albisteak

 
Ohi bezala, udako aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera izango dira aurten ere Orozkon. 3 eta 4 urte bitartekoek Gaztetxokoan izango dute horretarako parada udaleku txikietan. Horiek uztailaren 2tik 13ra (biak barne) izango dira, astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:30era. Izen emateak Induman egin beharko dira ekainean, 946 33 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbidera posta bidalita.

Udaleku irekiak ere bai

Horrez gain, data horietan ere udaleku irekiak izango dira, 9:30etik 13:30erako ordutegian. 5 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo dira, hau da, 2006 eta 2013 urte artean jaiotakoentzat (biak barne). Horietan izena emateko ere Indumara jo beharko da ekainaren 15a baino lehen. Izen-emate orria bete eta ordainketa agiria aurkeztu beharko da inskripzioa ontzat emateko. Erroldatuta dauden pertsonek 30€ ordaindu beharko dituzte eta erroldatuta ez daudenek 40€.


Udaleku irekiak (PDF 900KB)

Udaleku txikiak (PDF 1MB)