Albisteak

 

Aurten ere Orozkoko Antolinzaleak Jai Batzordeak martxan jarri du San Antolin jaietako kartel lehiaketa. Kartelak aurkezteko epea ekainaren 5ean irekiko da eta astebete beranduago, ekainaren 12an, itxiko da. Orozkon 2017ko maiatzaren 3an erroldatutako edozeinek parte hartu dezake lanak Induma Gazte eta Kultura Informazio Gunean aurkeztuz.

Kartel irabazleak 200 euroko saria eskuratuko du eta bigarrenak 100 eurokoa. 14 urte baino gutxiagokoen artean lehiaketa irabazten duenak pintura-materiala jasoko du sari gisa. Lehiaketara aurkeztutako kartelak Orozkoko Museoan egongo dira ikusgai ekainaren 13tik 19ra.

Lehiaketaren oinarriak (JPG, 4 MB)