Albisteak

 
Igande honetan hasiko da Orozkoko Donibane Aretoko programazioa “Zipi Zape” (16:30) eta “Zugarramurdiko Sorginak” (19:00) filmekin. Aurten Udaletik ahalegin berezia egin da herritarrei hitza emateko, beraiek aukera ditzaten asteburuko filmak. Horretarako igandean, bertan, film zerrenda bat jarriko da eskuragarri bertatik aukera ditzaten hurrengo igandeetako filmeak. Honetara heltzeko pare bat bilera egin dira herritarrekin euren programazio mota proposa ditzaten.

Bestalde, azaroaren 24an, igandea, ez da pelikularik egongo astelehenean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Eguna izanik, Udal Berdintasun Sailak gaiari lotutako antzerkia antolatu duelako. Hortik aurrera, igandero egongo da zinema Aretoan, egun zehatzetako antzerki edo bestelako ekimenak kenduta.

Ordutegia betikoa izango da: umen filmea 16:30, helduena 19:00. Igandeetan.