Albisteak

 
Udal gobernuaren herri-partaidetza sustatzearen estrategiaren barne, azkenengo hilabeteetan Orozkoko Auzoen Herri Batzordea bildu da nola lan egingo den finkatzeko, udal aurrekontueetarako jasotako proposamenak ordenatzeko eta beste proposamen berriak jasotzeko. Bildutako proposamenekin 2014ean aurrera eramango diren ekintzak azalduko dira apirilan zehar auzoetan antolatuko diren bileretan: 5ean Zaloa eta Urgoitin, 11an Zubiaurren, 12an Beraza eta Muruetan eta 13an Arbaitza eta San Martin auzoetan.

Auzo desberdinetan jasotako proposamenak Udalera heldu diren beste 39 proposamenekin bilduko dira. Proposamenak lehentasunaren arabera sailkatu dira. 

La Kadenako zubiaren konponketa, Astoaga eta Orrotegiko bideen konponketa, Katadioko askaldegiaren eta Ibarrako Bolatokiaren txukundura edo Berazan ibaiaren ertzean dauden zuhaitzen mozketa izan dira, besteen artean, auzokideek proposatutako  hobekuntzak.