Albisteak

 

Hurrengo asteetan, GORBEIAko Parke Naturala Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) gisa Izendatzeko Prozesuari dagozkion informazio eta kontsultarako eztabaida tailerrak antolatuko dira.

Tailer horietan, eremu honetan dauden Batasunaren intereseko habitat eta espezieak kontserbatzeko beharrezkoak diren helburu eta neurriak azaldu eta eztabaidatuko dira. Helburu eta neurri horiek Europar Batasunaren Habitat Zuzentarautik eratorritako beharkizunei erantzuten diete.
Prozesu hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzatua da.
Gorbeiako Parke Naturalaren eta KBEaren muga-lerroak bat datoz ia eta, beraz, prozesu honek Gorbeiako Parke Naturalarekin zerikusia duen edo interesaturik dagoen lurjabe, erabiltzaile zuzen edo zeharreko edo beste edozein sektore, elkarte, eragile edo pertsonari potentzialki eragiten dio eta aipatutako taldeei zuzenduriko tailerretan parte hartzeko aukera izango du.
EKOLUR Asesoría Ambiental SLL. helburu eta neurrien txosten teknikoaren idazketaren arduraduna da.

HAIZEA Ikerketa, S.L parte-hartze prozesuaren plangintza eta dinamizazioa du bere esku.
Kontserbazioko helburu eta neurriak aurkezteko xedez, eta gaiaren inguruko kezkak, iritziak eta iradokizunak biltzeko asmoz, proposamenak eragiten dien sektorekako erakunde eta elkarteei eta interesa  izan dezaketen pertsonei zuzenduriko 4 tailer desberdin antolatu dira, Gorbeiako espazioak hartzen dituen eremu geografiko desberdinetan (Bizkaia eta Araba) bizi direnei irisgarritasuna bermatuz.
Tailerren egutegia
Data Tokia Ordua Sektorea

  • Ekainak 19 AREATZA Udaletxea 18:30 Basogintza-sektorea eta abeltzainak
  • Uztailak 1 MURGIA Udaletxea 18:30 Basogintza-sektorea eta abeltzainak
  • Uztailak 2 AREATZA Udaletxea 18:30 Gainontzekoak *
  • Uztailak 3 MURGIA Udaletxea 18:30 Gainontzekoak *

*) Tokiko entitateak eta administrazioko beste aktoreak, ekonomi jarduerak (turistikoak, aisiakoak, etab), natura edota  ondarearen kontserbazioko elkarteak, zientzia elkarteak, lur-jabeak, eremuaren aprobetxamendu publikoa eta erabiltzaile oro

Tailer bakoitzean dagokion sektorearekin zerikusia duten arazo, helburu eta neurriak azpimarratuko dira.
Deialdiarekin batera ondokoa doa atxikita:

  • Tailerretan izen emateko orria. Arren, bete eta ondoko helbidera bidali: onintza@haizeaikerketa.com
  •  Prozesua, bere helburu eta neurriak jasotzen dituen dibulgazio-zirriborroa
  •  Parte-hartze prozesuaren etapak
  •  Deialdiaren kartela
  •  Gorbeia eremuaren eraginaren pean dauden udalerrien zerrenda (taula)

Eskertuko dizuegu informazio hau prozesu honen xedeetan interesaturik egon daitekeen ororengana -erakundeak, hauen bazkideak, bakarkako pertsonak- zabaltzen baduzue, hala nola, Udaletxe, Administrazio Batzar, Koadrila, Mankomunitate, sindikatu, elkarte (ehiza eta arrantza, kirola, mendia, ingurumena, artisauak…), unibertsitate, fundazio, elkarte zientifiko, tokiko aditu, baso-jabe, nekazari eta abeltzain, erlezale, industri, turismo, aisia eta beste ekonomi jarduera, hezkuntza zentro eta herritar soilengana.

Kartela ikusi (PDF 5MB)