Albisteak

 

Irailarekin bat 2014/2015 euskara ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da. Matrikulazioa Indumaren bulegoan (Zubieta etorbidea 16) egin ahal da.

Udalak, herrian bertan ikastaroak antolatzearen garrantziaz jakitun, udalerrian bertan euskara ikastaroetan izena emateko aukera zabaldu du. Horretarako, interesa dutenek irailaren 25era bitartean Indumaren bulegoan izena eman ahalko dute.

Egitasmo hau Orozkon Euskara Biziberritzeko Plan Nagusitik –EBPN- abiatzen da. Plan honek hartzen duen esparruetako bat euskalduntze-alfabetatzea da, eta esparru honetan aurerra eramango diren ekintzen artean honelako egitasmoak - euskara ikastea sustatuko dutenak- abian jartzea aurrikusten da. Era berean, gogoratu Orozkoko herritarrek euskara ikasteagatik dirulaguntzak jasotzeko aukera dutela.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Euskara Zerbitzuan (ostegun goizetan) edo Induman bertan.