Albisteak

 
Induma Bulegoak (Zubieta, 16) bere ordutegia moldatuko du udan. Udal informazio zerbitzua zabalik egongo da 9:00etatik 15:00ak arte astelehenetik ostiralera irailaren 5era arte.

Hala ere, abuztuaren 1etik 19ra itxita egongo da. Gaztetxokoa eta Ludoteka haien zerbitzua bukatu berri dute eta itxita egongo dira irailaren 6ra arte.

Induma Bulegoarekin harremanetan jartzeko aukera ere badago telefonoz, 946 33 99 45 zenbakira deituta edo e-posta baliatuta, infoinduma@yahoo.es helbidera mezua bidalita.